XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zertarako orduan hainbeste kamera?

- Filmeren bat egiten ala?

Imanolek irlandarren umore horretatik ere edan du dagoeneko.

- Filme bat baino gehiago egiteko adina irudi eta trama daukagu kamera hauetan gordetakoarekin.

- Iaz, suetena iragarri aurretik, RUCeko paisanozko agente batek hiru lagun hil zituen hementxe bertan.

Informazio bila etorri omen zen gu bezalako ezezagun bat.

- Nire toki hau betetzen zuten atezainak tiroz josi zituen agenteak.

Handik lasterrera bere buruaz beste egin zuan borrero madarikatuak.

Prentsa arduradunarekin gaurko zita egina daukagula esan diogu.

- Estresa zer den urrunetik ere ez dakien horietakoa da Donnagha jauna.

Ordu erdi inguruko itxaronaldia izan dugu agertu artean.

Marx anaietako Harpo mutuaren antza dauka Donnaghak.

Lastima ile beltza duena.

Iluntasunagatik-edo, hasieran ez diogu erreparatu, baina leihotikako argiak haren gorputza siluetatu duenean harritu gara: besoa falta zaio, ezkerrekoa.

Bonba bat jartzen ari zela eztanda egin zion.

- Ipar Irlandako arazoa ezagutzera etorritako kazetariak gaituzu, euskaldunak.

Euskaraz argitaratzen den egunkari bakarrean idazten dugu.

Mandatu anitz dakargu zuretzat.

Besteak beste, alderdi errepublikarreko ordezkari nagusiak elkarrizketatu nahi ditugu: Gerry Adams, Martin =mCg=uinness, Martin =mCl=aughin, Bobby Sands-ekin batera preso izandako errepublikarren bat...

- Eta IRA ere bai.

Penalti jaurtiketa igarri eta gelditu egin digu besamotzak.

- Badakit horren atzetik ibili zaretela.

Britainiarrak izan ezik, denak daude gurekin hitz egiteko irrikitan.